Espainiako konstituzioaren urteurrenean Euskal Herriak ez duela egutegi propiorik salatu dute EHBE mugimenduko kideek, eta Euskal Herriko ikastetxeetan espainiar zein frantziar estatuetan indarrean dauden egutegiak dituztela. Gainera, ikastetxe batzuk zabaldu gura izan dutela aipatu zuten, Lea-Artibai aldean, baina Euskal Autonomi Erkidegoko administraziotik presioak izan dituztela. Maiatzean, eskolak datorren urteko egutegia lantzen hasten direnean, egutegiaren gaineko kanpainatxo bat egingo dutela gurean aurreratu zuten.