Etzira arte eman daiteke bertso-afarian izena

Mirian Biteri 2009ko abe. 14a, 10:54
Aretxabaletako Loramendik urteroko bertso-afaria egingo du egubakoitzean, abenduak 18. Euskara elkartetik jakinarazi digutenez, horretan izena emateko epea oraindik zabalik dago; interesatuek etzi, eguaztenera, arte izango dute apuntatzeko aukera.

Txartelak Loramendi elkartean bertan daude salgai 20 eurotan. Horrekin batera, azaldu dute plaza mugatuak direla: "60 besterik ez dira, hortaz gomendatzen dugu izena ahalik eta azkarren ematea". Txartelak Loramendin bertora joanda eskura daitezke; edo 943 77 09 70 telefono zenbakira deituta.

Peñagaritano eta Lizaso

Aurtengo afarian, luxuzko bi gonbidatu izango dituzte Aretxabaletan: Anjel Mari Peñagaritano eta Sebastian Lizaso bertsolariek. Giro bikaina emango diote horiek afalondoari. 

21:00etan, murualden

Loramenditik azaldu dutenez, afariaren hitzordua dagoeneko jarrita dago. Esan bezala, egubakoitzean izango da, 21:00etan, Murualde elkartean. Menua ere zehaztuta dago: plater nagusi moduan, entsalada mistoak eta oilaskoa gertatuko dituzte; eta postrerako, berriz, intxaurrak eta irasagarra gertu izango dituzte bertso-afarira joaten direnek. Peñagaritano eta Lizasok bertso ederrak botatzen dituzten bitartean, kafea eta txupitoak egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak