Rafa Barrutia entrenatzaileak "puntu ona" dela dio eta "oso pozik" dago bere mutilek egindako lanarekin: "Azken unera arte borrokatu dute", adierazi du. Zortzigarren postuan dago orain Aretxabaletako taldea, sailkapenaren erdi-erdian.
UDA eta Berioren arteko partiduaren kronika osoa Asteleheneko Goienkaria-n izango duzue irakurtzeko aukera.