Etxe tasatuen zozketa egiteko hitzarmena berritu dute

Mirari Altube Arrese 2009ko api. 7a, 13:49
Apirilaren 2an egindako osoko bilkuran onartu zuen udalbatzak Bruesa enpresa eraikitzailearekin egindako hitzarmena. Hutsik dauden etxebizitza tasatuak berriro zozketatzeko da.

Ezohiko eta premiazko osoko bilkura egin zuen udalbatzak joan zen eguenean, hilak 2, lehenbailehen onartu beharreko hainbat gai atzeratu egin zituztelako martxoaren 30ean egindako bilkuran. Mitarte kaleko saneamendu eta berritze lanak zeinek egin hautaketa atzeratu egin zuten bi enpresak puntu berdintsuak zituztelako. Gaia Hirigintza Batzordean aztertu ostean Amaral enpresa eraikitzaileari ematea erabaki zuten eta aho batez onartu. Otalora kaleko berritze lanak ere Amaralek egin zituen.


Bestalde, zaborraren tasa %20 igotzea onartu zuten mankomunitateak proposatutako moduan.

Etxe tasatuak hutsik

Deba ibaiaren beste aldean Bruesa enpresa eraikitzailea egiten dabilen etxebizitza tasatu batzuk hutsik daude eta zozketa egiteko hitzarmena onartu zuten osoko bilkuran. Talde ezberdinak egingo dituzte zozketatzeko: lehenengoan sartuko dira aretxabaletarrak, diru sarreren baremoan sartzen direnak eta etxerik ez dutenak; bigarrenean, Debagoienekoak; hirugarrenean, diru sarrera maximoak gainditzen dituzten Debagoienekoak; eta laugarrenean interesa duten guztiak, baita etxe baten jabe direnak ere. Hala ere etxeren bat hutsik geratuz gero Bruesak nahi bezala saltzeko aukera izango du, beti ere prezioa errespetatuta. Ezker Batua-Berdeakeko zinegotziak esan zuen babestutako etxeen filosofiaren aurka zihoala "libreak izango direlako azkenengo taldeetako etxe horiek" eta ezezkoa eman zion.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak