ETAk egindako azken atentatuak gaitzetsi ditu udalbatzak

Mirari Altube Arrese 2008ko urr. 2a, 13:04
Astelehenean, irailak 29, egindako ohiko osoko bilkuran irakurri zuten alderdiek adostutako adierazpen instituzionala.

Kreditu aldaketa bat egitea onartuta hasi zuten bilkura. Mitarte kaleko saneamendu lanak egiteko aurreikusitako 219.000 euroei beste erabilera bat emango diote, eta partidarik handiena inbertsioendako izango da. Bestalde, taxi-gidariek proposatu dute %5,3ko igoera 2009rako eta aho batez onartu zuten. Herriko plazako merkatariei hobariak aplikatzeko konpromisoa ere hartu zuten, lanen erruz jasandako kalteak murrizteko. Hala, 2009ko lehen eta bigarren hiruhilabeteko ur eta zabor tasa erdia kobratuko diete. Baina erabakia urrian onartuko dituzten 2009ko ordenantza fiskalekin batera onartuko dute.


Bukatzeko alderdien artean adostutako adierazpen instituzionala irakurri zuen PSE-EEko zinegotziak. Santoñan, Ondarroan eta Gasteizen ETAk egindako atentatuak guztiz gaitzetsi zituzten eta hildako brigadaren senideei eta zauritutako guztiei babesa eskaini zieten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak