Espainiako gobernuak hiru proiektuak onartu ditu

Mirari Altube Arrese 2009ko otsailaren 19a

Udalak hiru proiektu aurkeztu zituen Espainiako gobernuak eskainitako dirulaguntza egitasmora eta hirurak onartu dizkio.

Mitarte kaleko saneamendu eta berritze lanendako da diru gehien 793.916,47 euro; Aozaratza auzoan egin gura duten bidearendako –Larrinoko bidegurutzetik, Matikua jatetxeraino–, 303.420,78 euro; eta herriko farolak aldatzeko, 54.288 euro –energia-eraginkortasuna handitu eta argi-kutsadura murrizteko–.

Lan horien proiektuak eginda daude eta Mitarte kaleko lanak egiteko oinarriak onartuta ere bai. Lehiaketa deialdia datorren astean argitaratuko dute aldizkari ofizialean lanak esleitu eta lehenbailehen hasteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak