Bidezko merkataritza, etorkinak, behartsuak, hirugarren adinekoak eta elbarrituak... Ekitateak alor asko hartzen ditu bere baitan, eta horiek guztiak aztertzen eta aurrerapausoak emateko proposamenak lantzen ibili dira azken hilabeteotan Kurtzebarri eskolako lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleak.
Adinaren arabera, askotariko alorren inguruan egin dute lan.
Inaxio Garro alkatearen hitzetan, ikasleek ekitatearen inguruan egindako lana ikaragarria izan da, eta luzatutako proposamena, zentzukoak iruditu zaizkio. Irailean, udalak gaur hartutako konpromisoak berretsiko ditu, eta Kurtzebarri eskolako ikasleak datorren ikasturterako gaia lantzen hasiko dira.