Erretzeari uzteko ikastaroa egingo dute hilaren 11n

Mirari Altube Arrese 2010eko ekainaren 4a

Udal Prebentzio Zerbitzuak erretzeari uzteko ikastaroa antolatu du. 'Es fácil si sabes cómo' izeneko metodoa erabilita arratsalde bakarreko saioa izango da eta ekainaren 11n, egubakoitza, egingo dute (15:00-21:00).

Izena, baina, martitzenerako (hilaren 8a) eman behar dute interesatuek udaletxeko Prebentzio Zerbitzuan. Ikastaroaren kostua 195 euro da –ohiko kostua, 280 euro–, bi hilabete eta erdian tabakoaren truke gastatzen dena, hain zuzen.

Metodo ezaguna gurean

Es fácil si sabes cómo metodoa oso ezaguna da gurean, batetik, enpresetan erabili dutelako –Copreci, Ederlan…– eta bestetik, Udalak berak hainbat ikastaro antolatu dituelako. 15 urteko esperientzia dute eta hona hemen haren ezaugarri batzuk: saio bakarreko ikastaroa; utzi ostean errefortzu laguntza eta jarraipena eskaintzen du; metodorik eraginkorrena; botika eta nikotina ordezko barik; sakrifizio barik; eta dirua itzultzeko bermearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak