Erretiratuen Eguna ospatuko dute gaur

Mirari Altube Arrese 2009ko ira. 25a, 15:01

Erretiratuei eskainitako ospakizuna izango da gaur (18:00), Basotxon. Udaleko Gizarte Zerbitzuek urtero antolatzen dieten omenalditxoa da eta mokadutxoa eta dantzaldia izango dituzte.

Herriko erretiratu guztiek dute ospakizunean agertzeko gonbidapena, eurei eskainitako jaialditxoa da-eta. Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatu dute eta mokadutxoa eskainiko diete lehenengo. Ondoren, Juan Luis Lekunberri musikariaren doinuekin dantzan egiteko aukera izango dute guztiek; hala ere, kontu-kontari jardutea edo karta jokoan egitea nahiago izango dute batzuek. Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Araceli Herran eta beste Udal ordezkari batzuk izango dituzte lagun ekitaldian.

Kirol etxea itxi arte meza entzun eta bazkaltzeko elkartzen ziren erretiratuak urriko lehen zapatuan. Azken bi urteotan, ostera, Basotxon ospatu dute, San Migel jaien bezperan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak