Erdigunean dagoen bidegorri zatia asfaltatu egingo dute

Usoa Agirre 2007ko urt. 29a, 11:09
Aretxabaletako erdiguneko bidegorri zatia ia gertu geratuko da datorren astean barrena. Hain zuzen, asfaltoa botatzea falta zen, eta baita margotzea eta argiteria sarea osatzea ere, eta lan horien zati handiena datozen egunotan egingo dute.

Asfaltatzeko behar ziren makinak zati horretan geldirik ikusi dituzte herritarrok joan den astean, baina lanik ez da egin; izan ere, Jose Mari Segoviak, Udal Hirigintza teknikariak, dioskun moduan, "eduki ditugun tenperatura baxuak, elurra eta hezetasuna ez dira batere egokiak asfaltoa botatzeko, eta horregatik, lanak atzeratzea erabaki zen, baina datorren astean asfaltatzen bukatuko dute".

Gorriz margotzea

Argi-instalazioak ere ipintzekoak ziren joan den astean, baina lan hori ere eguraldi txarrarengatik eten zuten, eta datorren astean amaituko dutela esan du Segoviak.

Aurreragorako geratuko da, berriz, bidegorria bere kolore gorriz margotzea. Izan ere, horretarako, luzaroan eguraldi ona egitea behar da, eta horrelako bolada bat iritsi arte itxarotea erabaki du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak