Eraikinen osasunari buruz gehiago jakiteko ikastaroa apirilean

Mirari Altube Arrese 2010ko mar. 30a, 14:56
Geobiologia eta erradiestesiaren teknikak erabilita, eraikinen osasun balditzen azterketa egiten erakutsiko dute apirilean. Izena aurrez eman behar dute interesatuek Arkupen bertan. Ikastaroaren kostua 120 euro da.

Asier Agirre aditua izango da ikastaroko gidaria (euskaraz) eta apirilaren 15ean hasita zazpi saio egingo ditu, martitzen eta eguenetan, Arkupen (19:00-21:00).

 

Hagaxkak eta pendulua

Eraikinen osasunaren gainean gehiago jakiteko antolatutako oinarrizko ikastaroa da. Hala, hagaxka eta penduluarekin energiak kokatzen irakatsiko du Agirre adituak –ur korronteak, fallak, fisurak, sare energetikoak…–, baita gorputzarekin sentituz edo oinarrizko kinesiologia teknikak erabilita ere. Pendulua eta hagaxka horiek Agirrek berak emango dizkie ikastarora datozenei.


Zazpi saio horietan landuko dituzten gaien artean daude: elektromagnetismoa, eraikinetako instalakuntza elektrikoak, bioeraikuntza teknikak –materialak, egiturak, formak...–, koloreak, geometria naturala, formen energia eta oinarrizko Feng Shuia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak