Eraikinak eta bideak garbitzeko lehiaketak

Iker Barandiaran 2007ko api. 23a, 11:43
Aretxabaletako Udalak lehiaketa publikora atera ditu eraikin publikoak garbitzeko kontratazioa eta baita bide garbiketaren kontratazioa ere. Lan horietaz azken urteotan arduratu diren enpresek bete dute Udalarekin hitzartutako epea, eta horregatik, Udalak erabaki du lan horiek berriro lehiaketa publikora ateratzea.

Gizarteratzearen alde

Udalaren helburua da, eraikin publikoak garbitzeko kontratazioa egiterakoan, lan merkatura sartzeko zailtasunak dituzten taldeak gizarteratzearen ahalegintzea. Hala, enpresa edo talde jakin batek gizarteratzearen aldeko lana egiten badu, Udalak aintzat hartuko du hori kontratazioa egiterakoan.

20 eguneko epea

Martitzenean argitaratu zituzten, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean,  bi lehiaketa horien gaineko oharrak. Hala, interesatuek gaurtik, astelehena, aurrera, 20 egun izango dituzte lehiaketan izena eman eta euren eskaintzak aurkezteko.

Udal eraikuntzak garbitu eta lan merkatuan sartzeko arazoak dituzten kolektiboak gizarteratzeko kontratazioa 171.200 eurokoa da; kale garbiketa zerbitzuena, berriz, 338.000 eurokoa.
Udaleko Lan eta Zerbitzuen sailean dago informazio guztia interesatuendako eskuragarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak