Zazpi dira edukiontzia berriak: lau, etxeetako zabor
organikoarendako; bat, paper eta kartoiarendako; beste bat,
beirarendako; eta azkena, plastikok eta latendako. Gainerako
edukiontzietako zaborrarekin batera jasoko dute lurperatutakoena ere.
Dena dela, Ilargi plaza inguruko hainbat tabernarik jakinarazi digute edukiontziaren ahoa txikiegia dela zabor poltsa handiendako; hoartaz, ezin dituztela edukiontziak gura beste ibili.
Legezko edukiontziak
Horren gainean Udalera jo dugu, eta udal ordezkariek azaldu digute
jarritako edukiontziak legezkoak direla, gainerako herrietan dauden
modukoak. Horrekin batera, Udaleko ordezkariek gaineratu dute
edukiontziei aho handiagoak jartzea arriskutsua izan daitekeela.