Negargarri zegoen eguazten goizean Eroski: erreta eta guztiz belztuta. Saltokiko egiturak ez du kalterik izan, sua sortu zen inguruak bakarrik: urdaitegiko hormak eta sabaiak. Hala ere, denda guztia berritzea erabaki dute. Produktuak botatzen dabiltza egunotan langileak –atzo bost edukiontzi handi bete zituzten– jenero guztia hondatu duelako sortutako ke kaltegarriak. Astean bukatuko dituzte garbiketa lan horiek eta gero berritze lanak etorriko dira.
Bizilagunen etxeetan ere ke usaina zegoen oraindik eguaztenean eta zikinkeria handia. Horietako batzuek aseguru etxeekin berba egiteko asmoa azaldu zuten.