Enpresa ekimenak laguntzeko ordenantza dauka Udalak

Mirari Altube Arrese 2009ko uzt. 3a, 15:31
Enpresa berriak sortzea du helburu ordenantza horrek, eta horretarako hainbat dirulaguntza bideratzea. Ordenantza ez da berria, baina krisi sasoian inoiz baino garrantzitsuagoa da.

Egoera ekonomiko larriaren ondorioz enpresak ixten dabiltzan sasoian herrian enplegua eta aberastasuna sortzea gura du Udalak. Hori horrela, enpresa txiki eta ertainei zelan lagundu dauka jasota ordenantzan. Dirulaguntzak jasotzeko enpresa berritzaileak izan behar dute –teknologia berriak erabili…– eta bideragarritasun plan egokiarekin. Horrez gain, hainbat baldintza beteko dituzte enpresa horiek, tartean ondorengoak: gehienez ere urtebeteko antzinatasuna izatea; 5-50 langile artean izatea; Aretxabaletan erroldatuta egotea sustatzaileak (gutxienez erdiak); beste laguntzarik ez jasotzea. 


Udalak eskaera aztertu eta interes soziekonomikoko enpresa ekimena dela erabakiz gero diruz lagunduko du. Dirulaguntza hori ondorengo gastuetarako izango da: enpresako teknikariak formatzeko eta gerentearen soldata ordaintzeko (gehienez 6.000 euro; ekoizpen ekipoen inbertsioetarako (gehienez 24.000 euro); eta eratu eta abian jartzeko gastuetarako (gehienez 6.000 euro).


Ordenantzaren gaineko argibide gehiago gura duenak udaletxera jo dezala edo udalaren webgunean begiratu –www.aretxabaleta.com–, Udal dokumentuen atalean.

Lau langile udarako

Bestalde, Udalak lau langile hartu ditu Inemen bitartez uda sasoian egin beharreko hainbat lanetan laguntzeko, tartean Andramari jaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak