Emakumeen taldea sortzeko batzarra egingo dute eguaztenean

Mirari Altube Arrese 2010eko martxoaren 23a

Emakumeen taldea sortu eta Aretxabaletan mugimendu feminista sustatzeko asmoarekin batzarra deitu dute. Eguaztenean, hilak 24, izango da (19:00) Arkupe kultura etxeko batzar gelan (2. solairua). Ateak zabalik izango dituzte interesa duen edozein emakumerendako.

Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldiak antolatzeko elkartutako hainbat emakumek egin dute orain batzarrerako deia: "Dena dago egiteko" jakinarazi dute, "baita izena asmatzea ere. Eta egiteko dagoen hori guztia herriko emakumeekin egin gura dugu". Orduan, martxoaren 8an, elkarretaratzea egin zuten lehenengoz Aretxabaletan Berdintasun Sailarekin elkarlanean. Eta horri jarraipena eman gura diote. Hala bada, eguaztenean elkartzen direnen artean ideiak jaso gura dituzte, iritziak trukatu eta aurrera begira jarraitzeko lan ildoak zehazten hasi. Emakume asko elkartuz gero bi talde sortzeko ere gertu daude deialdia egin dutenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak