Emakumeak gogoan hilabete guztian

Mirari Altube Arrese 2009ko martxoaren 6a

Domekan, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela gogoan izanda egitarau berezia kaleratu du Gizarte Zerbitzuak hilabete guztirako.

Emakumeak Aniztasunean erakusketak eman dio hasiera hilabeteari eta martxoaren 22a arte egongo da Arkupe kultura etxean. Bestalde, gaurko iragarrita zuten antzerkia ez da egongo, baina bai, eguaztenekoa; La Ressistens taldeak Metidas en harina eskainiko du (19:30). Martitzenean, ostera, Kalean uso etxean otso ikus-entzunezkoa emango dute (19:30) eta ondoren solasaldia egongo da Enma Larretarekin. Eta hilaren 17an, ere solasaldia egongo da Emakumeak Aniztasunean gaia oinarri hartuta (19:30).


Zine-klubari dagokionean La boda de Tuya izango da hilaren 12an (19:30) eta ¿Por qué las mujeres siempre queremos más? hilaren 26an (19:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak