Emakume eta gizonen berdintasunerako lehenengo tokiko plana garatu dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko abu. 14a, 17:12

Aretxabaletako Udalak emakume eta gizonen berdintasunerako lehenengo plana egin berri du. Plan hau egiteko udal arlo guztietako arduradun politikoen eta teknikarien parte-hartzea izan dute. Gainera, herritarrak ordezkatzen dituzten tokiko erakundeen kolaborazioa ere izan dute.

Plana Berdintasun Diagnostiko batetik abiatu egin dute; hala, samurragoa izan da planaren idar-guneak eta hobetu beharreko arloak ikustea. Diagnostikoaren datuek Aretxabaletako argazkia eman dute eta balorazio orokorra egitea zaila den arren, konturatu dira, gai honi buruzko ezagupen txikia dagoela orokorrean. Kontuan hartu, orain arte ez dutela aurrekontu zehatzik izan udaletxean eta ezta teknikaririk ere.

Ardatz estrategikoak

Berdintasun-politikei dagokienez, datozen urteotan landuko diren lehentasunezko gaiak definitzen dira ardatz estrategikoen bitartez. Ardatz horiek EAEko gizon-emakumeen artean berdintasuna lortzeko IV. Planean ezartzen direnak dira. Plana garatzeko epea 2009 eta 2012 izango da.

Arloak

Berdintasun plana aurrera eramateko, sei arlo bereizi dituzte:

1. arloa: Udalak

2. arloa: euskara, kultura eta kirola

3. arloa: hezkuntza

4. arloa: lana

5. arloa: gizarteratzea eta osasuna

6. arloa: hirigintza eta ingurumena

2009 eta 2012ko aldian arlo bakoitzean egin beharreko ekintzak eta helburuak zehaztu dituzte planean.

Gizarte Ongizate barruan

Arduradun politiko batek eta arduradun tekniko batek osatuko dute organo betearazlea. Organikoki, Berdintasuna Gizarte Ongizate departamentuaren barruan kokatuko da eta gizarte zinegotzia eta gizarte langileak izango dira arduradunak.

18.000 euroko aurrekontua

2009. urterako, 18.000 euroko aurrekontua dute Berdintasunerako Plana burutzeko eta aurrekontua handitzeko aukerak daude. Plan honen indarraldiko gainerako urteetarako, aurreko urteko azken hileetan ezarriko da aurrekontua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak