Emakume bat Ertzainetxera, ustez udaltzainen kontrako "atentatuarengatik"

Ubane Madera 2009ko maiatzaren 7a

Aretxabaletan bizi den emakumezko bat Bergarako Ertzainetxean dago une honetan, ertzainek eta Aretxabaletako udaltzainek eramanda. Ustez, Aretxabaletako udaltzainen kontra egitearren eraman dute.

Herrizaingo Sailak emandako informazioaren arabera, 16:00etan partikular batek poliziari deitu dio patruila eske. Ertzainek emakumezko bat aurkitu dute bere bikote ohiaren atea kolpatzen zebilela. Aretxabaletako udaltzainak ere izan dira gertakarien lekuan. Eta justu, ustez, udaltzainen kontra egin duelako eraman dute emakumezkoa, "agenteen kontrako atentatuarengatik", erresistentzia erakutsi dielako. 

Esandako moduan, momentuz polizia etxean dago emakumezkoa, berarekin zer gertatuko den zain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak