Elkarretaratzea EAE-ANVren zerrenda baliogabetu zutela salatzeko

Txomin Madina Milikua 2008ko mai. 27a, 22:17
Gaur, asteartea, urtebete bete da udal hauteskundeak egin zirenetik eta EAE-ANV alderdiaren zerrendak baliogabetu zituzten beste hainbat herritan bezala, elkarretaratzea egin dute herriko udaletxearen aurrean.

Larraitz Arandok adierazi duenez, Aretxabaleta gainera kasu berezia izan zen, izan ere, Aretxabaletan EAE-ANV izan zen zerrenda bozkatuena. Horren harira, Arandok esan du alderdia udalean ordezkatua izan zedin hasiera baten EA eta Aralar alderdiekin aurrehitzarmen bat lortu bazen ere, hilabeteak pasa ahala, ezerezean geratu dela asmoa, eta horrek lehenengo ilusio eta itxaropenak bertan behera geratzea ekarri duela.

 

Era berean gaineratu du, duela urtebete EAE-ANV aurkeztea onartu arren ondoren legez kanpo utzi zuten herrietako  egoera ikusita, herritarren hitza isilaratzea dela hainbaten helburua. Aralar, EA eta EAJ alderdiei urratsak emateko eskaria ere luzatu die Arandok.

Oñatin, eguenean

Aretxabaletaz gain,  Oñati izan zen EAE-ANVren zerrenda baliogabetu zuten ibarreko beste herria. Oñatin baina, Udaleko ohiko osoko bilkura eguenean egingo dela aprobetxatuz, ordurako deitu dute elkarretaratzea.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak