Ekitaldi askorekin hasiko du iraila Basotxo elkarteak

Mirari Altube Arrese 2009ko abu. 27a, 15:02
Basotxo erretiratuen elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu irailerako: Nafarroara irteera, loaren gaineko berbaldia eta abesbatza abian jartzea.

Lizarra aldera egingo du irteera erretiratuen elkarteak irailaren 14an, Iratxe santutegi inguruak ikusiko dituzte, hain zuzen. Interesatuek irailaren 2an eta 3an (11:00-12:00) eman dezakete izena Basotxon.

Bestalde, irailaren 15ean, martitzena, loaren gaineko berbaldia egingo dute lokalean bertan (17:00). Loak duen garrantzia, zelan hartu lo eta beste hainbat kontu azalduko dituzte.

Eta sortu berri duten Basotxo erretiratuen elkarteko abesbatzak lehen entsegua egingo du irailaren 9an (18:00) Basotxon. Abesbatzan parte hartu gura duten guztiei luzatu diete gonbidapena elkarteko kideek.

Horrez gain, irailaren 7an, astelehena, Arantzazura egingo den erromesaldian hartuko dute parte elkarteko erretiratu askok. Urtero legez, autobusa eta bazkaria antolatu ditu egun horretarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak