Eguenean, gainera, eraikinen osasunaren gaineko ikastaroa hasiko dute (19:00-21:00). Martitzen eta eguenetan izango dira saioak eta izena aurrez eman behar da Arkupen.
Bestalde, hilaren 29an, eguena Huhezinemaren sari banaketa ekitaldia egingo dute (19:00). Eta 30ean, egubakoitza, (22:00) bakarrizketa eskainiko die helduei Goio Arrieta aretxabaletarrak: Harri irratixe. Sarrera, 4 euro da.
Erakusketa eta filmak
Eta hilabetea bukatu arte izango da Elgetako Manuel Montielen argazki erakusketa: Gipuzkoako txakurrak herriz herri. Horrez gain, azken filmak eskainiko dituzte apirilean: Precious (gaur); Invictus (apirilak 16-19); eta En tierra hostil (apirilak 23-26). Eta umeendako: Planet 51 (hilak 18) eta Lilly y la princesa hada (hilak 25).