Ekimenez beterik dator Arkupeko egitaraua

Mirian Biteri 2008ko irailaren 30a

Kultura eskaintza zabala prestatu dute urriari begira, Arkupen. Musika zaleek The Beatles talde mitikoaren gaineko erakusketa bisitatu ahal izango dute eguaztenetik. Ikus-entzunezkoak ere ez dira faltako. Astero egongo dira, eguenetan. Bidaien gainekoak izango dira gehienak. Tartean, Alberto Iñurrategi aretxabaletarraren Miradas a cámara: begiz begi izenekoa dago, urriaren 9an. Bestalde, hitzaldi bakarra izango da osasunaren gainekoa. Jose Mari Horcajada gudariaren liburuaren aurkezpen ekitaldia ere aurreikusten du egitarauak.

Ikastaroak

Ikastaroei dagokionez, bitxiak egiteko eskolak berriro ematea erabaki du Kultura sailak. Jostea gustuko dutenek ere eskolak jaso ahal izango dituzte. 

Haur ikuskizunek eta antzerkiak ere tarte garrantzitsua izango dute. Zaraia aretoan egingo dira horiek; umeei zuzendutako ikuskizunak zapatu arratsaldeetan eta antzezlanak, berriz, bariku eta zapatu gauean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak