Egutegiak oparituko dizkie UDAk bazkideei, domekan

Mirari Altube Arrese 2009ko abenduaren 16a

Egutegia jasoko dute opari Aretxabaleta Kirol Elkarteko bazkideek domekako partidu sarreran –txartela erakutsita–. Gainerakoendako salgai jarriko ditu.

Domekan, hilak 20, Amurrioren aurka jokatuko du hirugarren mailan dagoen futbol taldeak lehenengo bueltako azken partidua (16:30). Eta elkarteko bazkideei egutegiak oparitzeko aprobetxatuko dute. Aretxabaleta Kirol Elkarteko futbol talde guztiei atera dizkiete argazkiak eta egutegi polita egin dute.

Domekako partiduaren atsedenaldian, gainera, Gabonetako otarra zozketatuko dute.

Futbol eskolako txapelketa

Bestalde, futbol eskolako neska-mutikoek Gabonetako txapelketa jokatuko dute Ibarra futbol zelaian hilaren 23tik urtarrilaren 5era. Jai egunetan izan ezik gainerako egun guztietan izango dira partiduak arratsaldetan (15:30-18:00). Bergara, Oñati, Arrasate eta Aretxabaletako 1999an, 2000an eta 2001ean jaiotako neska-mutikoek jardungo dute norgehiagokan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak