Egutegia banatzen ibili dira aste bukaeran

Mirian Biteri 2008ko urtarrilaren 14a

Egutegi berria jaso dute egunotan etxean aretxabaletar gehienek. Udala joan zen egubakoitzean hasi zen aurtengo egutegiak banatzen eta asteburuan zehar zeregin horretan ibili dira. Bada, auzoetara beranduago iritsiko direla esan du Kultura teknikari Inma Migelek, korreo bidez bidaliko dira-eta baserrietara. Guztira, 3.300 egutegi banatuko direla ere aipatu du.

Dantzariak, protagonista

Dantzariak dira protagonistak aurtengo egutegian. Loramendi dantza taldearen laguntza izango dute hori osatzeko. Urtarrilean dantza taldekoak azaltzen dira. Ondoren, hainbat dantzen irudia agertzen dira, aspaldikoak eta baita egungo dantzariekin. Azken orrian, muntaia bat dago.

'Arratabe' aldizkaria

Bestalde, Arratabe udal aldizkariaren bigarren alea prestatzen hasi dira dagoeneko. Kultura zinegotzi Lore Martinezek esan du hilaren 24an banatuko dela. Lehenengo alea joan zen abenduaren 22an iritsi zen etxeetara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak