Egun batean bukatu dituzte GI-3920 errepideko lanak

Mirari Altube Arrese 2008ko api. 23a, 15:48
Atzo, apirilak 22, hasi eta bukatu zituzten Aretxabaletatik Arrasatera doan errepideko lanak. Zorua jaso zuten lehenengo, eta asfaltoa bota gero. Orain seinaleak jarri beharko dituzte.

Hilabeteetan egon dira herritarrak noiz konponduko zain, eta egun bateko kontua izan da. Seinaleak jarri behar dituzte orain –horizontalak eta bertikalak–, baina egun batzuetan itxaron egingo dute asfaltoa behar bezala finkatzeko.


Egoera eskasean zegoen errepidea: zuloak gero eta gehiago eta handiagoak, eta inolako seinalerik ez nahiz eta ibilbidea aldatuta izan autobideko lanengatik. Herritarrak behin eta berriz kexatu izan dira azken hilabeteotan, eta Udalak eskaera bat baino gehiago egin zizkion Aldundiko Errepide Sailari. Hala ere, hilaren 17an alkateak aurrez aurre egin arte ez zuten konpontzeko asmorik azaldu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak