Egubakoitzean hasiko dituzte uztaileko film emanaldiak

Iker Barandiaran 2007ko uzt. 4a, 10:30
Aurreko urteetan moduan, aurten Udalak film emanaldiak egingo ditu herriko plazan uztaileko lau egubakoitzetan, 22:30ean.

Lehena hilaren 6an egingo dute, eta horretarako dokumental berezi bezain gozagarria aukeratu dute: Nomadak TX. Oreka TX txalaparta taldeak munduan barrena instrumentuekin batera egindako bidaia kontatzen du. India, Laponia, Mongolia eta beste herrialde batzuetako musikariekin arituko dira.  

Hilaren 13an, berriz, Pequeña Miss Sunshine komedia ganberroa emango dute. AEBetako familia xelebre baten bidaiaren kontakizunak sari ugari jaso ditu nazioarteko jaialdietan.   

Hilaren 20an, Eutsi filma emango dute leku eta ordu berean. Asier Hormaza eta Anjel Alkain protagonista dituen komedia gazi-gozo horrek 80ko hamarkada bukaerako industria-birmoldaketa du ardatz.

Bukatzeko, uztaileko azkeneko egubakoitzean, 27an, Alejandro Gonzalez Iñarritu zuzendariaren Babel filma emango dute. Iñarrituk, ohi duen moduan, hainbat istorio desberdin batu ditu film berean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak