Eguaztenean emango diete hasiera 200 ume inguruk aurtengo udaleku irekiei

Mirian Biteri 2008ko eka. 30a, 12:36
Eguaztenean, uztailak 2, emango diote hasiera udaleku irekiei. Joan den urtean bezala, 200 ume inguruk parte hartuko dutela eta horiek zaintzen 30 bat begirale egongo direla jakinarazi digu Kultura teknikari Anabel Diezek.

1994tik 2004 urtera jaiotakoak parte hartuko dute. Betiko ordutegia izango dute, adinaren arabera zehaztuta. Hala, txikienak, lau urtekoak, goizean bakarrik ibiliko dira jolasean, 10:00etatik 12:30era. Gainontzekoak, goizez nahiz arratsaldez izango dira: goizean txikienen ordutegi berdinean eta arratsaldean, 15:00etatik 17:00etara


Urtero moduan, eskulanak eta jolasak nagusituko dira. Baina, horretaz aparte, ekintza bereziagoak ere egingo dituzte. Esaterako, San Fermin eguna ospatuko dute aurten ere. Egun bateko irteera ere egingo dute. Baina, lekua oraindik zehazteke dago.

Uraren eguna

Horrez gain, sei urtetik gorako haurrak, Galartzako baserri batera joango dira gaua pasatzera. Euskara Eguna, bestalde, ez da egongo. Horren ordez, Uraren Egun Erraldoia antolatuko dute begiraleek. Ohikoa den bezala, azkenik, udaleku irekien azken egunean, uztailak 23, amaiera jaialdia egingo dute guztiek batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak