Eduardo Puellesen hilketa gaitzetsi du udalbatzak

Mirari Altube Arrese 2009ko uzt. 16a, 14:13
Ezohiko osoko bilkura egin zuen Udalak joan zen eguaztenean, hilak 8. Mozio bi onartu zituzten: Eduardo Puellesen kontrako atentatua gaitzesteko eta Udal Legea eskatzeko. Gainera, plan ekonomiko finantzarioa eta kirol etxe berria egiteko mailegua onartu zituzten.

Eduardo Puelles Garcia poliziaren aurkako atentatua gaitzetsita hasi zuten bilkura. Hiru mozio aurkeztu zituzten: PSE-EEk proposatua, Eudelek proposatua eta Legutioko atentatua gertatutakoan Udalak onartutakoa. Azken hori onartu zuten baina moldaketatxo bat eginda PSE-EEko zinegotziek argi utzi zutelako "politika eta gaitzespena ez dira nahastu behar".


Eusko Alkartasunak, ostera, Udal Legeari buruzko mozioa aurkeztu zuen. Udalbatzako kide guztiak ados azaldu ziren esaterakoan behar-beharrezkoa dela legea, baina PSE-EEkoak mozioaren aurka azaldu ziren. Esan zuten bere garaian PSE-EEk aurreproiekturako proposamena eztabaidatu gura izan zuela legebiltzarrean eta hori gobernuak egin beharrekoa zela esan ziotela gainerako taldeek "hortaz, utz diezaiotela gobernuari aurkezten, oraindik bi hilabete bakarrik daramatza-eta lanean", esan zuen Ainhoa Sagarribaik.

Kirol etxerako mailegua

Plan ekonomiko finantzarioa aurkeztu zuten, hain zuzen Aldundiak oniritzia eman eta gero. EA planaren aurka azaldu zen "Aldundiko tramitazioa pasatzea duelako bakarrik helburu, eta ez da serioa". Gainerakoek onartu egin zuten plana. Bukatzeko kirol etxe berria egiteko mailegua onartu zuten. Kutxak egindakoa zela proposamenik onena iritzi zioten guztiek, 8.265.000 euro, eta onartu, nahiz eta EAko zinegotziek aurka bozkatu "proiektuarekin ez daudelako ados eta epe luzera ekarriko dituen kostuengatik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak