EAE-ANV eta EHAK alderdien ilegalizazioaren aurkako mozioa onartuta

Mirari Altube Arrese 2008ko urr. 17a, 12:29
Mozioa aurkeztu zuten hainbat herritarrek asteleheneko ezohiko osoko bilkuran EAE-ANV eta EHAK alderdien ilegalizazioaren aurka eta azken asteotako atxiloketak salatzeko. Onartu egin zuen mozioa udalbatzak, eskaera batzuk aldatuta.

Mozioa aurkeztutako herritarrek, eurek, eman zituzten azalpenak eta bederatzi eskaera egin zizkioten udalbatzari. PSE-EEko zinegotzi biak mozioaren aurka azaldu ziren, eta auzitegiek delituak epaitzen dituztela eta talde terroristari laguntzea delitua dela adierazi zuten. Biolentzia noiz kondenatuko duten galdetu zieten aurrez aurre zeuden herritarrei, eta Udal honetako zinegotzi bik ez dutela askatasunik jakinarazi zuten: "Euskadik askatasuna behar du eta horretarako lanean jarraituko dugu", esanaz bukatu zuten.


Inaxio Garro alkatearen erabakiz mozioaren puntuak banan-banan bozkatu zituzten. Bederatzi eskaeretako batzuk dagoenetan onartu zituzten, eta beste batzuei aldaketatxo batzuk egin zizkioten Udal gobernuko kideek. Hala, Aralarrek eta EAk osatutako gobernuko kideek eta Ezker Batua-Berdeak taldeko zinegotziak baietza eman zieten eskaerei; PSE-EEko zinegotziak abstenitu egin ziren lehengo puntuan, eta gainerakoetan ezetza esan zuten.

Mozioa aurkeztutako herritarrek elkarretaratzea egin zuten gero udaletxe aurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak