Durana kaleko pasabidearen lanak esleituko dituzte abenduan

Mirari Altube Arrese 2007ko aza. 23a, 10:38
Durana kaleko 28. zenbakiko etxabea erosi zuen iaz Udalak. Durana eta Errekabarren kalea elkartuko dituen pasabidea egitea zen asmoa. Urtea bukatu aurretik lanak esleituko dituzte eta 2008ko lehen hiru hilabetean hasi.


Proiektua Bilboko Alberto Sanz arkitektoak egin du, kulturarako eraikinaren proiektua egin zuen berberak. 217.534 euro aurreikusi dituzte lanak egiteko, eta urtea bukatu aurretik esleitu gura dituzte. Hain zuzen, azaroaren 22ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratu zuen lanen lehiaketa deialdia.


Ez dute edonolako pasabidea egingo. Oinezkoendako izango da, eta hainbat irizpide hartu dituzte kontuan proiektua egiterakoan: kalitatea, zabalera, segurtasuna, diseinua eta garbitasuna. "Alboko hormek ez dute gainazal laurik, okerdurak izango dira nagusi. Ez dago ezkutuko gunerik edo puntu beltzik, eta argitasuna lurretik eta alboetatik indartuko dugu. Gainera, harrizko materialak erabiliko ditugu presiopeko urarekin samur garbitzeko hormak zein lurra", argitu dute Hirigintza Saileko arduradunek.

Komertzioari lagundu
Errekabarren kaleko 1. eta 3. zenbakidun atarteetara joko du pasabideak. Hala, herriko gune komertzialari bultzada emateko izango dela uste du Udalak; horregatik, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari dirulaguntza eskatu dio, 118.766 euroko dirulaguntza hain zuzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak