Udalak jakinarazi duenez, aste honetan hasiko da pasabidea eraikitzen. Hiru hilabete izango ditu Amaral enpresak hori egiteko. Proiektu horren aurrekontua 219.000 eurokoa dela ere azaldu du.
Udaletik azaldu dutenez, pasabide horren bidez, eliza, Zaharren egoitza eta osasun etxerako bidea murriztu ahal izango da. Pasabideak 35 metroko luzera izango du eta lehenengo 20 metroak, Durana kaleko 28. zenbakian kokatutako eraikinaren azpitik igaroko dira. Lurzorua granitozkoa izango da eta paretak harrizkoak. Argiztapenari garrantzia handia eman zaiola eta txoko ilunik ez dela egongo esan du Udalak.