Garaikurrekin etorri dira karate jokalariak Gipuzkoako txapelketatik

Mirari Altube Arrese 2010ko mar. 17a, 11:25

Gipuzkoako karate txapelketa jokatu zuten zapatuan Donostian eta UDA elkarteko bi jokalari izan ziren bertan: Oxel Vazquez eta Iker Hervas. Lehen eta bigarren postuak eskuratu zituzten haurren mailan.

Kumite modalitatean jokatu zuten biek, haurren mailan; Oxel Vazquezek lehen postua eskuratu zuen (45 kiloz azpikoa) hiru borroka garaituta eta Iker Hervasek bigarrena (60 kiloz azpikoa). Lan bikaina egin zuten biek, baita bi jokalariekin coach lanetan ibili zen Odei Vazquezek ere.

Oxel Vazquez estatu mailako txapelketara joateko aukeraketarako sailkatu da; martxoaren 28an izango da proba hori Gasteizen. Aukeratua izanez gero Euskadiko taldean jokatuko du apirilaren 17an eta 18an Menorcan egingo duten estatuko txapelketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak