Jasotako sinadurekin udaletxera joan da Rodriguez eta Inaxio Garro alkatearekin bildu da. Bilera horretan tabernarien eta merkatarien artean dagoen kezka azaldu dio eta Udalak neurriak har ditzan eskatu dio: "Lehen udaltzainak ibiltzen ziren gauean. Egoerari buelta emateko hori izango litzateke irtenbidea", azaldu du. Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzarako, gaur egun, Ertzaintzaren patruila bakarra dago gauean ere salatu du Rodriguezek.
Udala, zehaztu barik
Alkateari gai horren gainean galdetu diogu. Herrian dagoen kezka ulertzen duela esan du: "Argi ikusten dugu neurriak hartu behar ditugula". Baina, oraindik ez dute zehaztu zer egingo duten. "Azterketa sakona egin beharra dago oraindik".
Hala ere, "Ertzaintzaren laguntza beharko dugu, Aretxabaletan ez dago-eta udaltzainik gauean", adierazi du Garrok.