Denboraldi hasiera jaia egingo du UDAk, txahala erreta

Mirari Altube Arrese 2009ko ira. 10a, 14:25
2009-2010 denboraldiari hasiera emateko jaia antolatu du Aretxabaleta Kirol Elkarteak, UDAk, zapatu arratsalderako. Herriko plazan izango da (15:30-22:00) eta jatekoa eta edatekoa ziurtatuta dituzte.

Zortzi eta hamabi urte bitartekoendako antolatutako 3x3 futbol partidekin hasiko dute jaia. Izena plazan bertan eman behar dute jokatu gura duten gaztetxoek (15:30). Bitartean txahala jarriko dute erretzen Giokelako kideek. Txahal pintxoa 19:00etatik aurrera dastatu ahal izango da ardoarekin batera. Gainera, ardoa erosteko aukera izango da eta UDAren armarria duten edalontziak ere bai. 


Dirua batzeko asmoarekin antolatu dute jaia UDAko kideek. Izan ere, haziz doa elkartea eta gero eta talde gehiago dituzte, batez ere futbolean –11 talde, maila bakoitzean bi–. Horregatik ez da izango antolatuko duten jai bakarra, beste bi aurreikusi dituzte denboraldirako: bata, azaro inguruan –txerri boda sasoian– eta bestea, denboraldi bukaeran, –garagardo jaia–.

Futbol eskola, astelehenean

Aretxabaleta Kirol Elkarteak abian jarritako futbol eskolaren entrenamendu saioak astelehenean hasiko dituzte. Gaztetxoenek, hau da, 2000 eta 2001ean jaiotakoek astelehenean, hilak 14, dute lehen saioa (17:00), Ibarra futbol zelaian. 1999an jaiotakoek, ostera, egubakoitzean, hilak 18, ekingo diete entrenamenduei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak