Defentsa izan da Aretxabaletaren lerro ahulena azken partiduetan, baina atzo beste itxura bat eman du. Lan ikaragarria egin du, eta inportantea izan da garaipena lortzeko. Bigarren zatian berdinketa lortzeko arabarrek estutu egin dutenean, ez dute hutsik egin. Hala, Borjak lortutako gola nahiko izan da hiru puntuak eskuratzeko eta sailkapenean lasaiago ibiltzeko. Azken sei puntuak lortuta, 33 ditu Aretxabaletak. Lasaiago daude orain. "Inportantea zen Laudio menperatzea, sailkapenean euren aurretik jarraitzeko. Azken bi garaipenak garrantzitsuak izan dira", dio Gordobilek.
Azken minutuan oso luzeak
Aretxabaletak abantaila hartu ondoren, aukera bat edo beste izan du beste golen bat egiteko. Baina, joko aldetik Laudiok erakutsi du jarrera hobea. Bigarren zatian, aukera garbia izan du Oinatzek, Imanol eta Aritzek egindako jokaldian, baina ez da errematera heldu.
Azken minutuetan asko sufritu du UDAk. Oso luzea egin zaio partiduko azken zatia. Etxeko jokalari batzuek giharretako minarekin bukatu dute. Baina, inportanteena puntuak ziren. "Gogotsu jokatzen badugu, partidu gutxi galduko ditugu. Azken bi partiduetako bidea jarraitu behar dugu", esan zigun Gordobilek.