Partidua nahiko txukun hasi bazuten ere, atzealdean egindako akats larrien ondorioz bi gol egin zizkion Eibarrek UDAri, eta aretxabaletarrek ezin izan zioten partiduari buelta eman. Hala ere, epaileak ez zuen aretxabaletarren aldeko penalti garbi bat adierazi lehia berdinduta zegoenean. Edozelan ere, Igor Gordobil entrenatzaileak jakinarazi du UDAk "merezita" galdu duela.
Gainera, Gordobil emaitza berak baino sensazio txarrek kezkatzen dute gehiago: "defentsan gaizki ari gara, akats larriak egiten ditugu eta bide horretatik jai izango dugu Hirugarren Mailan". Bigarren itzulia oso gogorra ari da izaten aretxabaletarrendako eta jaitsiera postuak bi puntutara bakarrik daude...
Kronika osoa, bihar, Asteleheneko Goienkarian.