Debagoieneko selekzioa, Reala eta Eibar lehiatuko dira

Xabier Urtzelai 2006ko abenduaren 22a

Arizmendik antolatuta, hiruko torneoa egingo dute bihar, abenduak 23, Ibarran, 10:00etan. Ez da Gabonetarako neskendako prestatu duten txapelketa bakarra izango.

"Arizmendi Ikastolak emakumeen kirola du ardatzetako bat, eta hori bultzatzeko gabiltza ahalegina egiten". Arizmendiko zuzendari Txaro Iraetaren berbak dira horiek, eta Gabonetarako antolatu dituzten hitzorduek egiaztatzen dute hori horrela dela, orain arte egon den hutsunea betetzeko asmotan dabiltzala. Hala, bihar, abenduak 23, 10:00etan hasiko duten hiruko torneoa izango da hitzordu garrantzitsuenetakoa.


Txaro Iraeta bera, Aretxabaletako kirol teknikari Asier Muxika, Eibarko presidente Jaime Barriuso eta Realeko emakumeen taldeko entrenatzaile Iñigo Dominguez izan ziren torneoaren aurkezpenean.
Ikuskizun erakargarria izango da, Superligan eta Nazional Mailan dabiltzan Reala eta Eibar ikustearekin batera, Debagoieneko nesken taldeetatik egindako selekzioa ere jarraitu ahal izango delako, eta etxeko neskak kontrario handien kontra zer egiteko gauza diren ikusi.
Lehen esandako moduan, baina, ez da hitzordu bakarra izango. Hala, hilaren 29an kadete eta infantil mailako neskek Futbol8ko txapelketa egingo dute Almenen (09:30ean hasita). Eta egun berean egingo dute, baita ere, nesken areto futbol txapelketa; hori ere Almenen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak