Datozen 4 urtetarako Udal Gobernuak garatu duen programa aurkeztu dute

Txomin Madina Milikua 2007ko aza. 23a, 15:42

Programak aipatzen dituen proiektuen artean, herriko enpresa sarearen berregituraketa eta dinamizazioa dago.


Udal gobernua osatzen duten Aralar eta EAko ordezkariek adierazi dutenez, programa udal organigrama osatzen duten lau ardatzen inguruan garatu dute: biziberritzea, garapen iraunkorra, bizi kalitatea eta gizarte-ongiatea. Euren hitzetan, Aretxabaletaren hazkunde kualitatiboa da bilatzen dutena, beti ere ekologia errespetatuz.

Enpresa sarearen berregituraketa

Hainbat proiektu aurreikusten dituzte datozen lau urtetarako, 58 milioi euro inguruko inbertsioa eskatuko dituztenak, eta finantziazioa lortzeko, Eusko Jaurlaritza, SPRI edota Aldundiarekin negoziatu beharko dela adierazi dute. Proiektuen artean daude kirol etxe berria, osasun zentro berria eraikitzea, sanemanetu eta hornidura plan berezira egokitzeko herriko plaza, Mitarte kalea eta Santa Kurtz kalea konpontzea edota Urkuluko Iraban baserrian naturarekin lotutako dokumentazio eta ikerkuntza zentro bat egitea. Enpresa sarea eta industriagunea berregituratzea da beste helburuetako bat, enpresa zuriak,  teknologiara zuzenduak eta gutxi kutsatzen dutenak, bultzatu nahian. Etxebizitzak eta industriagunea ahal den heinean bereiztea da helburua.

Programa irekia

Udal Gobernuko ordezkariek adierazi dute Gobernu programaren hastapenetan EAEk ere parte hartu zuela, eta gaineratu dute programa irekia, aldakorra eta zabala den heinean, Udaleko gainerako alderdiei programa emango dietela, hamabost egunen epean irakurri, aztertu eta proposamen berriak egin ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak