Datorren astekoa izango da azkeneko pintxo-poteoa

Leire Kortabarria 2010ko uzt. 22a, 18:12
Atzokoa izan zen herriko azkenaurreko pintxo-poteo ekitaldia; datorren eguaztenekoa eta gero, tabernariek oporrak hartuko dituzte. Batzuek abuztuan itxita izango dute taberna, eta beste batzuek, goizetik bakarrik irekiko dute. Edozelan ere, denok jarraitu egingo dute pintxo-poteoarekin, orain arte arrakasta izan du-eta.

Atzo, eguaztena, beste behin, giro ederra egon zen Herriko plazan zein erdialdeko kaleetan, pintxo-poteoarekin.

Aretxabaletak badu berezitasun bat: pintxo-poteo eguna eguaztena dela, eta ez eguena, Arrasaten eta Bergaran moduan. Hain zuzen, Arrasatekoarekin topo ez egitearren aukeratu zuten eguaztena tabernariok. Bada, jendeak agudo ikasi du ohitura berria; eta kanpokoek ere bai, izan ere, tabernarien esanetan, Arrasateko eta Eskoriatzako jende asko etortzen da.

Gurea tabernako Jon Kepa Zubillagak esaten duenez, "astean zehar etortzen ez den jendea ere agertzen da pintxo-poteora; batez ere, gazte asko". Baina helduak eta nagusiak ere ibiltzen dira gustura.

Eguraldiak ere izaten du eragina. Josu tabernako Mari Abaden esanetan, "eguraldi onarekin, beranduxeago etortzen da jendea, zortzietan-edo". Bestalde, tabernariek diote eguraldi txarrarekin lanpetuago egoten direla, jendea tabernan geratzen delako, kanpoaldean sakabanatu beharrean. Hala, atzo, adibidez, euria ziharduen hasieran, eta Herriko plazako arkupetan batu zen jendea pintxoaz eta tragoaz gozatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak