Copreciko aparkalekuan eraikina egitea aurrera

Mirari Altube Arrese 2010eko urtarrilaren 28a

Astelehenean egindako ohiko osoko bilkuran behin-behineko onarpena eman zioten Hiri Antolaketako Arauen Elementuen Aldaketa Puntualari, Copreci lantegiak beste eraikin bat egin dezan orain aparkalekua dagoen tokian. Aralar, EAJ, PSE-EE eta EAren aldeko botoak jaso zituen, nahiz eta EAk hainbat zalantza izan. Ezker Batua-Berdeak alderdiak, ostera, aurka bozkatu zuen.


Eusko Alkartasunaren ustez, "epe motzerako neurri erreaktiboa" da Copreciren eta Udal Gobernuaren artean adostutakoa. Eta alde bozkatu izana azaldu gura dute: "Onartu egin dugu, betiere Copreci enpresaren garapenaren mesedetan. Hala ere, dagokion ingurumen inpaktuaren azterlana egin beharko du eta zaratak eta gas isurpenak zaindu. Horien mugak zehaztuta utzi beharko dira".


Ezker Batua-Berdeak alderdiko Tomas Fernandezek, ostera, ezetz bozkatu zuen. Haren esanetan, lehentasuna Copreci Aretxabaletan geratzea da, baina beste aukera batzuk ez direla behar beste aztertu uste du: "Industriak herri barrutik ateratzen dabiltza, eta guk beste eraikin bat egiten utziko dugu; ez da naturala hori". Eta Aretxabaletak baduela industriarako lurra dio: "Zubikoa, esaterako. Bertara eroatea garestia dela? Coprecik gastuaren erdia har zezakeela uste dut –orain egin beharko duen gastua– eta bestea finantzatzeko SPRIrekin bilera gehiago egin behar zituzten. Jaurlaritzak ere zati bat jar zezakeen eta Udalak beste bat", dio; eta gaineratu du: "Inguruko bizilagunekin haserre bukatzeko izango da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak