Eneko Goia Aldundiko bozeramaileak jakinarazi duenez, aldaketaren helburua da
Copreci kooperatibak
bere industria jarduera zabaltzeko, beharrezkoak diren baldintzak ezartzea. Hala, aurrekoari erantsita beste pabilioi bat egiteko erabakia hartu dute. Enpresako ibilgailuen egungo aparkalekuak hartzen duen azaleran egingo da pabilioi berri hori.
Horretarako, eraiki daitekeen lursailean, 7.000 m2 gehituko dira. Solairu estalgarriak 21.040 metro koadro izatetik 28.040 izango ditu. Pabilioi berriak, 12 metroko altuera izango du. Guztira, autoendako 281 plaza egingo dira.