Copreci aztergai gaurko osoko bilkuran

Mirian Biteri 2010ko urt. 25a, 11:02
Gaur, astelehena, arratsaldean, Aretxabaletako udaletxean egingo duten osoko bilkuran Copreciko aparkalekuaren Hiri Antolaketa Arauen elementuen aldaketa puntuala onartuko dute, besteak beste.

Copreci lantegiko arduradunen asmoa da aparkalekua dagoen tokian eraikin berria egitea, egungoa txiki geratu delako. Bi planta izango lituzke, eta beheko solairuan aparkalekua. Eremu hori eraikigarri egiteko Udalak aldaketa bat egin behar du arau subsidiarioetan eta onartu aurretik parte-hartze prozesua zabaltzera derrigortuta dago, Lurzoruaren legeak hala dioelako. 

Bi batzar eta bi iradokizun

Gaiaren gainean herritarren iritziak jasotzeko, Udalak bi batzar egin ditu eta horietatik ondorioztatu du aretxabaletarren artean horrek ez duela aparteko kezkarik eragin.
Launa herritar agertu dira horietara eta bi iradokizun jaso dituzte: bata planta berria erdi gunean egitearekin dago lotuta, eta bigarrenean, herritarra eraikin horren kokagunearekin ados azaldu bada ere, enpresarendako oso irtenbide erosoa dela eta Udalak trukean zerbait gehiago eskatu beharko liokeela dio aretxabaletar horrek.

Herritarrek egindako bi iradokizunak Hirigintza batzordean aztertu ostean, gaur, 18:00etan hasiko den osoko bilkuran udal ordezkariek hartuko dute horren gaineko behin behineko erabakia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak