Bruesak bi etxe-bloke egiteko baimena lortu du

Iker Barandiaran 2007ko otsailaren 26a

Aspalditik dator Bruesa sustatzaileak 2B sektorean edo Apotzaetxebarriko maldaren ingurunean etxeak egiteko proiektua. Hainbat arrazoi direla medio, Udalak ez dizkio enpresa horri baimen guztiak orain dela gutxi arte eman. Dagoeneko, lehenengo bi etxe-blokeak (9.a eta 10.a) egiteko baimena jaso dute.

Hala, Bruesako arduradunek jakinarazi digute martxoaren bigarren hamabostaldian hasiko direla aipatutako bi bloke horien zimenduak jartzen eta etxe horiek eraikitzen. 9. eta 10. blokeak erdigunetik gertuen daude.  

Beste lau bloke, baimen zain

Horrez gain, Bruesako arduradunek aditzera eman digute 5. eta 6. blokeak egiteko baimena orain dela aste batzuk eskatu zutela; eta 11.a eta 12.a egiteko eskaera egubakoitzean, aurkeztu  zutela. Une honetan, eraikuntza sustatzailea Udalaren erantzunaren zain dago.

Dagoeneko, Bruesa jarri da harremanetan lehenengo bi blokeetan etxebizitzak eskuratuko dituztenekin. Aurreikusitakoaren arabera, martxoaren bigarren hamabostaldian kontratuak sinatuko dituzte.

Guztira 12 bloke dira

Apotzaetxebarriko maldan egingo duten urbanizazioa oso handia izango da, eta tartean, etxebizitza libreak, tasatuak eta babes ofizialekoak egongo dira.

12 bloke horietatik ugari Udalak bultzatutako etxebizitza tasatuak izango dira. 2004an egin zuten promozio horretan onartutakoen arteko zozketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak