Urriaren 18an egindako Gobernu batzarrean onartu zuten bizikletak aparkatzeko azpiegitura gehiago erostea. 3.000 euro bideratuko dituzte horretarako, eta herriko hiru tokitan jartzea aurreikusi dute: Iturrigorri frontoian, Ibarra futbol zelaian eta oraindik bukatu barik dagoen kulturarako eraikinaren atzeko partean.
Aurreko agintaldian hasi ziren aparkalekuok jartzen herrian eta hiru tokitan daude: Durana kalean, liburutegi aurrean eta gaztelekuan. Orduan hasitako bideari jarraituko diote.