Bixente Etxeandia futbol txapelketako finalak gaur

Mirari Altube Arrese 2010ko urt. 4a, 13:22
Debagoieneko futbol eskoletako neska-mutikoak jokatzen dabiltzan Bixente Etxeandia txapelketa gaur bukatuko dute. 15:00ak eta 17:30ak bitartean izango dira finalak Ibarra futbol zelaian.

Oñati, Bergara, Arrasate eta Aretxabaletako futbol eskoletako neska-mutikoek jardun dute txapelketa jokatzen, 1999 eta 2001 artean jaiotakoek hain zuzen. Abenduaren 23an izan zituzten lehen partiduak eta gaur, urtarrilak 4, (15:00-17:30) hiru finalak jokatuko dituzte:

- UDA-Aloña (2001ean jaiotakoak)

- Mondra-Aloña (2000n jaiotakoak)

- Bergara-Mondra (1999an jaiotakoak)

Maila bakoitzeko jokalari onenek ere saria jasoko dute.

Peña Zubitik Bixente Etxeandiara

Peña Zubi zuen izena orain dela hiru urte arte Gabonetan jokatzen zen futbol txapelketak. 22 urtean jokatu zuten Peña Zubi txapelketa Debagoieneko gaztetxoen taldeek. Gainera, txapelketa horren ondoren jokalari onenek UDAko kimuen taldea osatzen zuten.

2007an futbol eskolak hartu zuen txapelketaren ardura eta aurten Bixente Etxeandia izena jarri diote Gabonetako txapelketa horri. Jokalari (UDA, Alaves, Recreativo, Mirandes…), entrenatzaile (Bergara, Mondra, Alaves…) eta UDAko presidente izandako Etxeandiari omenalditxoa eskaini gura izan dio Aretxabaleta Kirol Elkarteak haren izena jarrita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak