Proiektu horren berri ematen duten argazkiak eta argibideak jarriko dituzte herritarren eskura, ume horiek non eta zelan bizi diren jakin dezaten aretxabaletarrek.
Ospakizunari 18:00etan emango diote hasiera, eta tea eta Saharako artisauek egindako produktuak jarriko dituzte salgai. 19:00etan, Egiptoko dantzen erakustaldia egingo dute Jaiki elkarteko kideek, eta ondoren Saharakoak dantzatuko dituzte. 20:00etan, bingoa egingo dute. Txartelak aurrez eros daitezke Beroa kafetegian, eta bestela, hasi baino lehen Durana kalean jarritako karpan bertan izango dituzte, euro baten truke.