Kultura etxean izan arren egoitza, Arkupera sartu barik zuzenean gaztelekura sartzeko atea dauka. Eta barruan hainbat gela dituzte gazteek: harrera eta sukaldea goiko solairuan, eta topagunea eta musika lokalak behean. Gainera, gazteria teknikari den Maider Etxanizek bertan dauka bulegoa. Astelehen eta eguazten guztietan egoten da eta egubakoitz batzuetan.
Iraileko egitaraua
Inauguratze ekitaldia 17:00etatik 20:00etara bitartean izango da gaur, eta hainbat eskulan egingo dituzte: tatuajeak, graffitiak, txapak, musika tailerra… Eta gaztelekuaren ibilbide berria ondo hasteko kontzertua eskainiko du Bergarako Azkaiter Pelox bakarlariak (19:00).
Behin inauguratuta zabalik egongo da Atxagazte. Bihar, zapatua, zirko tailerra egingo dute: malabarrekin jolasten ikasi, hankapaloen gainean ibili… Eta domekan fimo tailerra izango dute, fimo orearekin bitxiak zela egin ikasteko.
Hurrengo aste bukaeran San Migel jaiak ospatuko ditugu herrian eta zapatuan itxita egongo da. Domekan, irailak 28, ostera, sukaldean jardungo dute gazteek eta ondoren merienda egin.