Epailearen erabakiak
Bigarren zatian, aldiz, etxekoak penalti jaurtiketa bati esker aurreratu ziren. Hemendik aurrera epaileak erabaki eztabaidagarriak hartu zituen. Eriko kalera bota zuen. Hala eta guztiz ere UDAk aurrera begira jarraitu zuen eta aretxabaletarrei egindako bi penalti argi ez zituen adierazi. Egoera horrek, UDA desegonkortu egin zuen eta etxekoek markagailuko aldea handitu zuten erasoan egindako bi jokalditan.
Igor Arenazaren ustez, “Hernani oso talde fisikoa da joko aldetik. Guk norgehiagoka serioa jokatu dugu, bina azkenean epailearen erabakiak tarteko ezin izan dugu punturik lortu”.