Pilotalekuan giro beroa izan bazen ere, finaleko jokalariek hotz hasi zuten partidua. Hasierako tantotan, Altzola eta Azkargorta urduri ibili ziren; hori aprobetxatuz, Amiano eta Ibartzabal 14-7 aurretik jarri ziren.
Baina, behin partiduaren erritmoa hartuta, Aretxabaletako jokalariek markagailua berdintzea lortu zuten. Hala, lehia estua ikusi zuten Iturrigorrira gerturatutakoek. Partidua luze joan zen: ordu bete eta 20 minutu iraun zuen. Azkenean, aretxabaletarrak 24-23 nagusitu ziren.
Giro ezin hobea
Pala finalak giro ezin hobea izan zuen; musikak lagunduta jokatu zuten. Gero, Muru Alden bertso afaria egin zuten Jon Maia eta Aitor Mendiluzerekin.